Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
puxká bat
rarótu
rarótu. (b). da aditza. Arrarotu. Aspaldixan mutil ori ziero rarotuta dago.
ras. onomatopeia. "Atrapar rápidamente algo. Gero, ras!, hartu eta barrura, ras!, potekaria bete arte." (SB Eibetno)
rasíau. 1. rasíau. (c). du aditza. RASÉAU. Paretak porlanez eta planaz berdindu igeltseroak.   Rasear. Rasiatzia ta pintatzia bakarrik falta jaku./ Llaniau baiño rasiau geixao esaten da, liso laga. Don. 2. rasiau. (c). du aditza. RASÉAU. Pasar el rasero. Garixa rasiauta izeten da imillaunian, eta bestia torretuta. Don. Ik. erreséro. 3. rasíau. (c). du aditza. RASÉAU. Pelotan, gogor eta behe-behetik jo pelota.   Rasear la pelota. Atzera etxuan joten, rasiau itte juan pelotia. Ik. kortáu, moztu.
rastel, rastéla. (d). izena. RESTEL, RESTREL. Ormigoiaren gainean josten diren kuadradiluak, gero egurrezko lurra botatzeko.   Rastrel. Ormigoian geiñian rastelak esate ako. Juantxo./ Gero eitte giñuan restrela; oingo kostruziñotan porlanan gaiñian ipintzen dan listoe ari restela esaten jako; erderazko izena izango da akaso, baiña restrela esaten jako. Benito. Rastelak egiteko haritza erabiltzen zen gehien, baina alertzea ere bai.
rausta-rausta. onomatopeia. "Jatean ateratzen den hotsaren onomatopeia. Gure bei orrek rausta-rausta emundako guztia jaten dau." (Lar Antz)
re. Ik. ere.
rébelde, rébeldia. (b). adjektiboa. Konformagaitza, bihurria. Txikittan oso rebeldia zuan.