Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
priztixa
proste
protálora, protáloria. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Buruko eta begiko mina kentzeko eta zauriak sendatzeko erabiltzen omen da.
protéstante. 1. protéstante, protéstantia. (b). adjektiboa. Erlijio protestantekoa. 2. protéstante, protéstantia. (b). izena. Protestaka dabilena (umorezkoa). Zu protestante majua eindda zare aspaldixan./ Ze jiñuek pa protestantiok? Oin be eztittuk konforme egongo.
protéstau. (a). du aditza. Protestar.
públiko, públikua. (b). izena. Público. públikuan. (b). adberbioa. En público. Da danen publikuan abadia plantau ei jakon konfesau ero, beran asoluziñua emun ero, eitteko ero, ta. Hil. (AA BergEus). DANEN PUBLIKUAN dio Hilarik, "denen aurrean" zentzuan.
púesta, puestía. (d). izena. Osintxun, Kofradietako txalari egosteko kentzen zaion puxketa. Kofraixak e, beixa iltzen zan len. Oin beixa baiña len txala. Beixa iltzen zan, eta, puestia esaten jakon, egosteko iztarra ero kentze otxen; beste geinddikua, sobratzen zana, etxe bakoitzak rekojitzen eban. Mertz. Ik. Kofradixak.