Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
printzípal
propáganda
propáganda, propágandia. (b). izena. Publicidad, propaganda. Kotxien propaganda ugari ikusten da telebisiñuan./ Eleziñotako propagandaz beteta dare buzoiak. Merkatal publizitateaz hitz hau erabili izan da oraintsu arte, baina gaur egun «publizitate» onetsi da, eta barregarri samarra iruditzen zaio orain zenbaiti zentzu honetan esatea.
própiña, própiñia. (a). izena. Propina. Zer, amandriak emon dotsu propiñia? Ik. éskupeko.
proporziño. 1. proporziño, proporziñúa. (c). izena. Proporción. Porlana ta ura ze proporziñotan bia da morterua eitteko? 2. proporziño, proporziñúa. izena. Aukera.
prosozíño. 1. prosoziño, prosoziñúa. (b). izena. Procesión. 2. eta ze prosozíño!. (c). Eta ze otxokuarto.   Qué puñetas. Ze sindikato ta ze prosoziño, nik neuk nai dotena eitte juat. Sin. eta ze otxókuarto!.
protálora, protáloria. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Buruko eta begiko mina kentzeko eta zauriak sendatzeko erabiltzen omen da.
protéstante. 1. protéstante, protéstantia. (b). adjektiboa. Erlijio protestantekoa. 2. protéstante, protéstantia. (b). izena. Protestaka dabilena (umorezkoa). Zu protestante majua eindda zare aspaldixan./ Ze jiñuek pa protestantiok? Oin be eztittuk konforme egongo.