Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
prímeran
prófeta
prófeta, prófetia. (d). izena. Fantasiako pertsonaia misteriotsua, gauez atea jo eta horrelakoak egiten dituena. Baten batek atia jo zebala gabian eztakit nun, da urten zebela ta iñor etzala agiri tta. “A, zera izengo zuan, profetia izengo zuan”. Gauzak jakitteko-ta arek lagatzen zebala abixua-ta. Don. Gauza gehiago jakin nahiko genuke pertsonaia honi buruz.
prógrama, prógramia. (a). izena. Programa.
próiektu, -o, próiektua. (a). izena. Proyecto.
promésa, promesía. (b). izena. Promesa. Ama biar doia Arantzazura promesia betetzera. Ama Birjinari, San Antoniori eta abarri egindakoez, batik bat. Beste testuinguruetan ainddutakua, berbia eta gisakoak esaten dira, eta nekez promesia.
propáganda, propágandia. (b). izena. Publicidad, propaganda. Kotxien propaganda ugari ikusten da telebisiñuan./ Eleziñotako propagandaz beteta dare buzoiak. Merkatal publizitateaz hitz hau erabili izan da oraintsu arte, baina gaur egun «publizitate» onetsi da, eta barregarri samarra iruditzen zaio orain zenbaiti zentzu honetan esatea.
própiña, própiñia. (a). izena. Propina. Zer, amandriak emon dotsu propiñia? Ik. éskupeko.