Hiztegia
porsíakaso. 1. porsíakaso. (b). Badaezpada ere. Por si acaso. Asko aurreskuak eta, porsiakaso be presente. Sot. (AA BergEus, 335. o.).
Sin. baézpada. 2. porsíakaso. (c). juntagailua. Por si acaso, quizás. Eztozu eukiko porsiakaso paiñolo bat libre?/ Zu etza izengo porsiakaso Justiñan anaia? Horrelako galderetan batez ere.
pórtal, portála. (a). izena. Kale-etxeko ataria. Portal. Gure portalian etxoingotsut. Baserrikoari atai.
portáu. (b). da aditza. Portarse. Ze moduz portatzen da ba gure mutikua? Inoiz, era maitagarri honetara eskertzen dira faboreak: Portau aiz txarrixoi!
porte, pórtia(k). izena. Los portes. Portiak geixao balio dabe jeneruak paiño. porte ederrak etara. (c). esapidea. En frases expresivas, salir malparado de un asunto o un negocio. Gizajo arek pe porte ederrak etara jittuan auzo-alkatetzatik. Tximiñuan moduan lanian ibilli tta gero zorrak berak pagau biar./ Porte ederrak etara najittuan mozkorra etxera eruatiagaittik. Bueltarakuan zangan zartu eta ankia apurtu najuan.
portzélana, portzélania. (c). izena. Porcelana.
portzélanazko, portzélanazkua. (c). izena. Portzelanaz egina edo estalia. Portzelanazko antosiña esaten zaio, adibidez, kanpotik portzelanazko geruza duen burdinazko ontziari.
pospólin-jántzi, pospólin-jantzíxa. (d). izena. Emakumeen dantzari jantzia. Cierto vestido de danza femenino. Pospolin-jantzixa ba gona gorrixa ta, amantala ta blusa zurixa ero. Ze izeten dan be. Pospoliñak esate jakuen lengo dantzarixei; ezpata-dantzari-ero ikasittako dantzarixei. Klem.
pospóliñ jantzi. (d). du aditza. Pospolin jantzia jantzi. Karnabaletan pospolin jantzitta ibili nitzuan.