Hiztegia
pórrika, pórrikak. (c). izena. PORRIKETAK (LEIN.), KURRIKAK (EIB.). Orrikak. Tenazas que sirven para sacar clavos, etc. Maillukia ta porrikak artu, alanbraduria konpontzera goiazek eta.
porrokátu, porrokatúa. (c). adjektiboa. BORROKÁTU. Zaletasun handikoa, amorratua. Muy aficionado, -a, muy entregado, -a a una cosa. Muslari porrokatua da Hilario./ Gerra aurretik pe nazionalista porrokatuak zien familixa guztia. Sin. amorratu.
pórrot eiñ. (c). du aditza. Frakasatu, negozio edo desafio batean edo beste edozertan. Fracasar. Batek kiebra ein dabenian porrot ein dabela esan leikek; porrot, prueba baten frakasau dabenian be porrot ein dabela ero. Klem.
Gutxi erabilia.
pórru. 1. porru, porrúa. (a). izena. . allium porrum. Puerro. porru-jorria edo porru-otsa izan. esapidea. PORRU-JORRIA EDO PORRU-OTSA ASI, IBILI. "Mugimendua edo zalaparta hasi. Setienbrian asiko da porru-jorria./ Porru-ots ederra (jendea lanera edo eskolara doalako). Sin. orpo jokia, orpo otsa, anka jokia.» (Lar Antz). porrúa sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Ziria sartu. Porru edarra sartu joskuan, loterixia tokau jakula ta. Ik. ziríxa sartu. 2. porru, porrúa. (b). izena. Cigarrillo de marihuana. Porrua erretzen ziarduen kuadrillan.
porrú-lándara, porrú-lándaria. (b). izena. Plantas de puerro para ser transplantadas. Porru-landaria ekarri dot Bolubarrittik.
porsíakaso. 1. porsíakaso. (b). Badaezpada ere. Por si acaso. Asko aurreskuak eta, porsiakaso be presente. Sot. (AA BergEus, 335. o.).
Sin. baézpada. 2. porsíakaso. (c). juntagailua. Por si acaso, quizás. Eztozu eukiko porsiakaso paiñolo bat libre?/ Zu etza izengo porsiakaso Justiñan anaia? Horrelako galderetan batez ere.