Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pólitt
porréjenplo
porréjenplo. (c). esapidea. Esate baterako, adibidez. Ze esangotsut pa nik. Porrejenplo emendik eta Elgetara juatia letz./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz. Adinekoek gehiago. Sin. ésate bateráko.
© Jaione Isazelaia
pórrika, pórrikak. (c). izena. PORRIKETAK (LEIN.), KURRIKAK (EIB.). Orrikak.   Tenazas que sirven para sacar clavos, etc. Maillukia ta porrikak artu, alanbraduria konpontzera goiazek eta.
porróe, -i,, porróia. (b). izena. Porrón. Zenbaitek Orrek dauka porroia esan izan du sudurluzeez.
porrokátu, porrokatúa. (c). adjektiboa. BORROKÁTU. Zaletasun handikoa, amorratua.   Muy aficionado, -a, muy entregado, -a a una cosa. Muslari porrokatua da Hilario./ Gerra aurretik pe nazionalista porrokatuak zien familixa guztia. Sin. amorratu.
pórrot eiñ. (c). du aditza. Frakasatu, negozio edo desafio batean edo beste edozertan.   Fracasar. Batek kiebra ein dabenian porrot ein dabela esan leikek; porrot, prueba baten frakasau dabenian be porrot ein dabela ero. Klem. Gutxi erabilia.
pórru.
© Jaione Isazelaia
1. porru, porrúa. (a). izena. . allium porrum. Puerro. porru-jorria edo porru-otsa izan. esapidea. PORRU-JORRIA EDO PORRU-OTSA ASI, IBILI. "Mugimendua edo zalaparta hasi. Setienbrian asiko da porru-jorria./ Porru-ots ederra (jendea lanera edo eskolara doalako). Sin. orpo jokia, orpo otsa, anka jokia.» (Lar Antz). porrúa sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Ziria sartu. Porru edarra sartu joskuan, loterixia tokau jakula ta. Ik. ziríxa sartu.
2. porru, porrúa. (b). izena. Cigarrillo de marihuana. Porrua erretzen ziarduen kuadrillan.
porrú-lándara, porrú-lándaria. (b). izena. Plantas de puerro para ser transplantadas. Porru-landaria ekarri dot Bolubarrittik.
porrú-pátata, porrú-pátatak. (a). izena. Cocido de puerros con patatas.