Hiztegia
pórra, porría. (b). izena. Burdinazko mazo handia. Porra. Porriakin apurtu giñuan pareta.
porra-zíri, porra-zírixak. (d). izena. Porra eta burdin-ziriek osatzen duten multzoa; egurra zatitzeko erabiltzen dira. Joan etxera ta ekarri porra-zírixak, anpor au erdibittu bia dou ta.
porría euki. (c). esapidea. Sudur luzea izan. Mekauben, orrek jaukak porria!
porréjenplo. (c). esapidea. Esate baterako, adibidez. Ze esangotsut pa nik. Porrejenplo emendik eta Elgetara juatia letz./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz. Adinekoek gehiago. Sin. ésate bateráko.
pórrika, pórrikak. (c). izena. PORRIKETAK (LEIN.), KURRIKAK (EIB.). Orrikak. Tenazas que sirven para sacar clavos, etc. Maillukia ta porrikak artu, alanbraduria konpontzera goiazek eta.
porrokátu, porrokatúa. (c). adjektiboa. BORROKÁTU. Zaletasun handikoa, amorratua. Muy aficionado, -a, muy entregado, -a a una cosa. Muslari porrokatua da Hilario./ Gerra aurretik pe nazionalista porrokatuak zien familixa guztia. Sin. amorratu.
pórrot eiñ. (c). du aditza. Frakasatu, negozio edo desafio batean edo beste edozertan. Fracasar. Batek kiebra ein dabenian porrot ein dabela esan leikek; porrot, prueba baten frakasau dabenian be porrot ein dabela ero. Klem.
Gutxi erabilia.
pórru. 1. porru, porrúa. (a). izena. . allium porrum. Puerro. porru-jorria edo porru-otsa izan. esapidea. PORRU-JORRIA EDO PORRU-OTSA ASI, IBILI. "Mugimendua edo zalaparta hasi. Setienbrian asiko da porru-jorria./ Porru-ots ederra (jendea lanera edo eskolara doalako). Sin. orpo jokia, orpo otsa, anka jokia.» (Lar Antz). porrúa sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Ziria sartu. Porru edarra sartu joskuan, loterixia tokau jakula ta. Ik. ziríxa sartu. 2. porru, porrúa. (b). izena. Cigarrillo de marihuana. Porrua erretzen ziarduen kuadrillan.