Hiztegia
ponpot, ponpota. adjektiboa. (Antzuola) PANPOT. "Gazte mardula, fofoa. Neska gazte ponpota edarra dao aura." (Lar Antz). Ik. pánpot.
popatik artzera. (b). esapidea. Pikutara, atzetik hartzera. Joan ari popatik artzera./ Popatik artzera bialdu giñuan.
porlan, porlána. (a). izena. Cemento. Porlan puxkatekin jarri dot azulejua./ Porlanezko postia jo dau autuakin. Sin. zémento. Ik. mórtero.
pórra, porría. (b). izena. Burdinazko mazo handia. Porra. Porriakin apurtu giñuan pareta.
porra-zíri, porra-zírixak. (d). izena. Porra eta burdin-ziriek osatzen duten multzoa; egurra zatitzeko erabiltzen dira. Joan etxera ta ekarri porra-zírixak, anpor au erdibittu bia dou ta.
porría euki. (c). esapidea. Sudur luzea izan. Mekauben, orrek jaukak porria!