Hiztegia
plisti-plásta. (b). Uretan ibiltzean egiten den hotsaren onom. Onom. del chapoteo. Umiei uretan plisti plasta ibiltzia gustatzen jakue. Don.k dio putzuan plisti-plasta dabiltzan umeei zera galdetzen zitzaiela: Zer, potzuai begixak etaratzen zabizte, ala? komentario 1 Sin. txipili-txapala. Ik. plasta-plásta. kukúrruku, kukúrrukua. (a). izena. Oilarraren kantua. El canto del gallo. Basarriko despertadoria, oillarraren kukurrukua.
kukúrruku eiñ. (a). du aditza. Cantar el gallo. Oillarrak kukurruku eiñ baiño len jaiki naiz.
kukúrrukua jo. (c). esapidea. Desafioa bota. Makiña bat kukurruku joten dau Oriok.
kukúrrukuka. (a). Kukurruku eginez. Oillarra kukurrukuka dabill. mara-mára. (c). adberbioa. Elurra edo euria ederki eta ugari. Se dice cuando nieva o llueve intensamente pero con placidez. Atzo oberuzkuan edurra mara-mara zan./ An, ikusi, eurixa mara-mara.
mara-mara negarrez. esapidea. Negar betean. Gizato aundixa izan arren, mara-mara negarrez egon zan. (AAG Eibes). Ik. blasta-blasta.
plómo, plomúa. (a). izena. Beruna. Plomo. Oso adinekoek BERUN ere badarabilte. plómuak erre. (b). Fundirse los plomos. Len takian potian gelditze giñan argi barik plomuak erreta. Irudizko zentzuan ere entzuten da inoiz: Lanian asi naizenetik ziero plomuak erreta najaok. Plomuak SALTO ere egiten dute.