Hiztegia
plánta. 1. plánta, plántia. (b). izena. Itxura. Traza. Aspaldixan gizon orrek artu dau plantia. Planta txarra, besterik esan ezean. Egualdixai planta txarra artzen dotsat./ Eztakitt zelakua izango dan bixigua, baiña planta ona dauka.
planta onéko, planta onekúa. (b). izenlaguna. Itxura onekoa. Biae barrixa planta onekua da.
Ik. ondo plantáutako. planta txarreko, planta txarrekua. adjektiboa. Itxura txarrekoa.
Planta txarreko mutil batekin ikusi dot. 2. plánta, plántia. (b). izena. Simulación, comedia. Mozkor plantak eitten ibili zan Joxe./ Eztakitt benetan ala plantetan zebitzen./ Plantia ugari tta ganora gutxi.
PLANTAK EI Ik. papeláda. 3. plánta, plántia. (b). izena. Solairua. Etxiak aldapan zela eoten zien jeneralmente, plantatik planta erdi aprobetxauaz
plantáu. 1. plantáu. (c). da-zaio aditza. Bat-batean haserretu eta frente eman; solaskideari, batik bat. Enfadarse y enfrentarse súbitamente, generalmente con el interlocutor. Dirua eskatu notsanian ganau edarra plantau jatan./ Gosiak dagonian eta afaltzera ezkoiazela esan ezkero, aura plantatzen dok bitxua./ Aura belaxe plantatzen da burrukarako. Goikoen antzeko esaldietan: MUTILLA, GANAUA, BITXUA edo BURRUKARAKO... PLANTAU norbaiti. NOR-NORI batik bat.
2. plantau. (c). aditza. Presentar(se). Adinekoen ahotan hainbat testuingurutan entzun daiteke. Ustekabean agertu: Gabeko amarretan plantau jakun afaltzera./ Edozein egunetan plantatzen jakue etxian. Agertu, besterik gabe. Da danen publikuan abadia plantau ei jakon konfesau ero, beran asoluziñua emun ero, eitteko ero, ta. Hil./ Ta alaxe jaso ta plantau i eben. id./ Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan da, baiña faillaua. Hil../ Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan da, baiña faillaua. Hil.
ondo plantáutako, ondo plantáutakua. (c). izenlaguna. Gorpuzkera oneko pertsona, altua eta ondo egina. Persona de buen tamaño y porte. Gurasuak etzittuan pieza aundixak baiña bera ondo plantautakua dok.