Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pinttáu
piñutela
piñu-zuritzeko, piñu-zuritzekua. izena. "Piñuen tronguari azala kentzeko kutxillia." (SB Eibetno).
pío. (a). Hegazti txikien soinua.   Onom. del piar. Or dabitz txitak pio ta pio. Sin. txío. pioka. estepan. (b). adberbioa. Piando. Pioka diardue txorikumak. Sin. txioka.
piói, pióia. (b). izena. Peón. Igeltserua bi pioikin dabill.
pioka. estepan. (b). adberbioa. Piando. Pioka diardue txorikumak. Sin. txioka.
píontza, píontzia. (c). izena. Pioi lana.   Peonaje. Ez genduan asko ikesi. Gero gure kasetara geixao ikesi genduan, zeatxik eze ofiziua ikestera joan, da betik piontzia, au biaok, ori ein biaok eta zea, au eta bestia. Sebas.
pípa. 1. pípa, pípia. (a). izena. Pipa de fumar. pípia jo. (c). esapidea. Adarra jo. Nik joko jotxenet onei pipia. Ortuan eingo jone erok nai bajone lana. Eli./ Arek jo jostak neri pipia! Esklamazio gisa, batik bat. pipian pare. (c). esapidea. Primeran. Pipian pare bizi aiz eta oinddio kejau. 2. pípa, pípia. (c). izena. Ogi mehe, xigortu eta luzea.   Pipa de pan. 3. pípa, pípia. (d). izena. Dolareko upel handia, fijoa, zuku guztiak batera hartzen dituena. Pipia esaten gontsan; pipian forman eindda, geldik, fijo egoten da; ta gero andik, an naastu eta barriketara partidu. Iru estualdi ero lau emon, len esan douna, lelengo estutua ta bigarrena ta dana pipa batera artu. An ikara bat eraiñ, berdiña urten daixen. Don. Ontzi honi upel ere bai. Ik. úpel.