Hiztegia
pillar, pillárra. (d). izena. Etxearen egituran, lurretik teilaturaino heltzen den harrizko zutabea. Dejeak izaten ditu, zurajeko osagai ezberdinak asentatzeko mailak. Pilar. Badao gurian, pillarra guk esaten jau. Pillarra da harrizkua; asi beian da taillaturaiñokua dao or pillara; eta arek dauzka dejiak... Harrizko poste bat, etxian egurrak araa deskantsauta, frontalak; inkluso tijeria be antxe deskantsauta dao pillarran gaiñian. Don.
pillas-pillas. "A pillas-pillas" Elkar harrapatzean datzan haur jolasa. Hala diote kaletarrek euskaraz zein erdaraz. Juego infantil que consiste en pillar a otro. Vamos a jugar a pillas-pillas./ Jolastukou a pillas-pillas? Uberan karabaka deitzen genion jolas honi.
pilláu. (b). du aditza. PILLÁTU. Pilak egin. Amontonar. Etxe aurrian pillauta dare traste guztiak./ Bazabitz zu diruak pillatu ta pillatu.
pillo, pillúe. (a). izena. (Leintz) PILLA. Pila. Montón. Eskoriatzan hala deitzen zieten garai baten kanpotarrek euskaldunei. Euskaldun gehienak herriaren goi aldean bizi ziren, eta batzuek behealdekoei "maketo" deitzen zieten, eta, berriz, "pillue" beheko etxe berrietan bizi ziren erdaldunek goikoei. "Ese es pillue". Berba hori (pillue) etengabe entzuten zietelako, ziur asko. Sin. pílla.
Pillo, pillo, sangarra pillo!. esaera. "Aupa! Viva! Poztasuna adierazteko berbak. Tor. Etxebarriak diñuan moduan: 'Palabras mágicas con las que los chicos proclamábamos la exclusividad de algún feliz hallazgo, como un montón de flores, fresas, moras." (SB Eibetno).
pin-paun. onomatopeia. (Eibar) PIN-PAN. "Atien zaratia haiziak itxi eta zabaldu egitten dittuanian, indarrez; baitta beste edozein kolpe be." (SB Eibetno).
pinplau. (c). aditza. (eufemismoa.) Mozkortu. Puxkat pinplau zanian, aora etorri jakozen danak esan zotsan./ Nik uste dot Karlos puxkat pinplauta zeuala atzo. Gehienetan "puxkat" aurretik. Lafiau baino leunagoa da.
pinpórta, pinportía. (c). izena. Gorputzean nahiz landare batean irteten den garau edo irtenunetxoa. Grano o bulto en el cuerpo o en un vegetal. Pinportatxo batek urten dost belaunian./ Txatiak pinporta baten lakotxe surra dauka. Klitorisa izendatzeko ere entzuten da. Edozein aletxo borobili ere deitzen zaio: iriña dana pinportak eindda dago.
pínttana. . 1. pínttana, pínttania. (c). Babarrun-klase pinttoa . Ik. tolósa bába, baba. 2. pinttana, pinttania. adjektiboa. Animal moteado. (SB Eibetno).
pinttáu. . 1. pinttau. (b). du aditza. PINTAU. Margotu. Pintar. Kotxiak pinttau premiñia dauka.
Pintau entzuten da orain gehiago. 2. pinttau. (b). du aditza. Dar resultado, medrar. Dendia jarri dau; eztakigu pinttauko daben./ Orrek desiertuan be pinttau eingo leukek.
píntto, pínttua. (c). adjektiboa. Bi koloretakoa, hauek nahasturik daudenean. Pinto, moteado. Bei olandesei bei-pinttuak esate jakue./ Jertse pintto bat zeroian. Abereei buruz, batik bat, baina gauzei buruz ere bai. Behiei buruz, BEI-PINTTA edo PÍNTTA.
píntxo-píntxo jántzi. (c). esapidea. (lagunartekoa.) PINTXI-PINTXI JANTZI (EIB.). Dotore-dotore jantzi. Vestirse elegantemente. Aura egunero kafia artzera joaten da pintto-pintto jantzitta.
piña, píñia. (d). izena. Lehengo erradiodun gurdien gurpiletan, kanpoko zirkunferentzia osatzen duen pieza bakoitza. Piña bakoitzak bi radio. Angel. Gurpilak sei edo zazpi piñakoak izaten ziren, eta horrela deitzen zitzaien: sei piñako gurpila edo zazpi piñako gurpila. Beraz, hamabi edo hamalau erradiokoak.