Hiztegia
pinplau. (c). aditza. (eufemismoa.) Mozkortu. Puxkat pinplau zanian, aora etorri jakozen danak esan zotsan./ Nik uste dot Karlos puxkat pinplauta zeuala atzo. Gehienetan "puxkat" aurretik. Lafiau baino leunagoa da.
pinpórta, pinportía. (c). izena. Gorputzean nahiz landare batean irteten den garau edo irtenunetxoa. Grano o bulto en el cuerpo o en un vegetal. Pinportatxo batek urten dost belaunian./ Txatiak pinporta baten lakotxe surra dauka. Klitorisa izendatzeko ere entzuten da. Edozein aletxo borobili ere deitzen zaio: iriña dana pinportak eindda dago.
pínttana. . 1. pínttana, pínttania. (c). Babarrun-klase pinttoa . Ik. tolósa bába, baba. 2. pinttana, pinttania. adjektiboa. Animal moteado. (SB Eibetno).
pinttáu. . 1. pinttau. (b). du aditza. PINTAU. Margotu. Pintar. Kotxiak pinttau premiñia dauka.
Pintau entzuten da orain gehiago. 2. pinttau. (b). du aditza. Dar resultado, medrar. Dendia jarri dau; eztakigu pinttauko daben./ Orrek desiertuan be pinttau eingo leukek.
píntto, pínttua. (c). adjektiboa. Bi koloretakoa, hauek nahasturik daudenean. Pinto, moteado. Bei olandesei bei-pinttuak esate jakue./ Jertse pintto bat zeroian. Abereei buruz, batik bat, baina gauzei buruz ere bai. Behiei buruz, BEI-PINTTA edo PÍNTTA.