Hiztegia
pil-pil. onomatopeia. "Janarixak su motelian poliki-poliki egosteruzkuan sortzen dan zaratia. Bakillaua poliki-poliki, pil-pil-pil egosi bihar da." (SB Eibetno).
Pilárika egun, Pilárika eguna. (b). izen propioa. El día del Pilar (12 de octubre). Ik. Amábirjiña Garotáko.
pílla. (Leintz) PILLO (LEIN.). 1. pílla, píllia. (a). izena. Montón, cúmulo. Garo pillan ein ddot lo.
píllia eiñ. (c). esapidea. Dirua aurreratu. Pillia eitten jardun bizi guztia, gero danak emen lagatzeko.
2. pílla, píllia. (a). zenbatzailea. Asko, mordoa. Un montón, muchos. Jente pilliak urten dau bakaziñotara./ Ardao pilla bat eran giñuan. Pillia zein pilla bat erabili ohi da. Sin. mórdo.
pillar, pillárra. (d). izena. Etxearen egituran, lurretik teilaturaino heltzen den harrizko zutabea. Dejeak izaten ditu, zurajeko osagai ezberdinak asentatzeko mailak. Pilar. Badao gurian, pillarra guk esaten jau. Pillarra da harrizkua; asi beian da taillaturaiñokua dao or pillara; eta arek dauzka dejiak... Harrizko poste bat, etxian egurrak araa deskantsauta, frontalak; inkluso tijeria be antxe deskantsauta dao pillarran gaiñian. Don.
pillas-pillas. "A pillas-pillas" Elkar harrapatzean datzan haur jolasa. Hala diote kaletarrek euskaraz zein erdaraz. Juego infantil que consiste en pillar a otro. Vamos a jugar a pillas-pillas./ Jolastukou a pillas-pillas? Uberan karabaka deitzen genion jolas honi.
pilláu. (b). du aditza. PILLÁTU. Pilak egin. Amontonar. Etxe aurrian pillauta dare traste guztiak./ Bazabitz zu diruak pillatu ta pillatu.
pillo, pillúe. (a). izena. (Leintz) PILLA. Pila. Montón. Eskoriatzan hala deitzen zieten garai baten kanpotarrek euskaldunei. Euskaldun gehienak herriaren goi aldean bizi ziren, eta batzuek behealdekoei "maketo" deitzen zieten, eta, berriz, "pillue" beheko etxe berrietan bizi ziren erdaldunek goikoei. "Ese es pillue". Berba hori (pillue) etengabe entzuten zietelako, ziur asko. Sin. pílla.