Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pentsáu
perrátoki
© Iñaki Arana
perrátoki, perrátokixa. (c). izena. Abereak perratzen dituzten lekua.   Potro. Zapatarikuan zan aintxiñan perratokixa. Lehen egurrezkoak ziren eta herri gehienetan zeuden. Gaur egun portatilak erabiltzen dira, burdinaz eginikoak.
© Iñaki Arana
perratzáille, perratzaillía. (b). izena. PERRATZÉILLE. Perratzeille. Osintxuko perratzailliakin egon naiz.
perráu. (b). du aditza. Herrar. Perrau biarrian dago beixa.
perréjill, perrejílla. (a). izena. . petroselinum hortense. Perejil. Janariei gustua emateko oso erabilia. Bere haziak, emakumearen hilekoa jaitsiarazteko eta bere onera ekartzeko erabili izan dira. Ik. basaperréjill.
perretxíku, -o, perretxikúa. (a). izena. Seta.
perretxíku-denpora, perretxíku-dénporia. (b). izena. Epoca de setas. Perretxiku-denporia pasauta dago.
perretxíku-léku, perretxíku-lékua. (b). izena. Perretxiku ugari egiten den lekua.   Lugar donde abundan las setas. Gure gaztaiñixa perretxiku-leku ona zan.
perretxikúta, perretxikutía. (c). izena. Perretxiku batzea.   La recogida de setas. Emen perretxikutia udazkenian izaten da geixenbat./ Perretxikutiai lagata dao Kosme. perretxikútan. (b). adberbioa. Perretxiku bila. Perretxikutan izan ga Aralarren. Baita perretxikutátik, perretxikutára...
perretxikutári, perretxikutaríxa. (c). izena. Perretxikuak batzen zalea.   Aficionado a recoger setas. Jose-Etxebarri perretxikutari amorratua zan.
perru. 1. perru, perrúa. (d). adjektiboa. Aberekume erro-edale amorratuaz esana.   Se dice de la cría de animal que mama apasionadamente la leche de su madre. Perrua, txala be erateillia danian. Batzuk eran eraiñ ezindda ibiltzeittuk, eta beste batzuk perruak izateittuk, ondo eraten dabenak. 2. perru, perrúa. (d). adjektiboa. Pertsona jatunez esan ohi da.   Empedernido, -a. Casi exclusivamente como calificativo de "jatun". "Txakurra" ere esan ohi da: jatun txakurra, langille txakurra, etab. Ik. txakur.