Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pentsámentu
perrá-ots
perrá-ots. 1. perra-óts, perra-ótsa. (c). izena. Perrek ateratzen duten zarata.   Ruido de herraduras. Zuen irixen perra-otsa da etxeaurrian. 2. perra-ots, perra-ótsa. (c). izena. (adierazkorra.) Presakako ihesia.   Huida precipitada. Polizia agertu zanian, aura zuan perra-otsa./ Egundoko perra-otsian joian mutikua dendarixa atzetik zebala.
© Iñaki Arana
perrátoki, perrátokixa. (c). izena. Abereak perratzen dituzten lekua.   Potro. Zapatarikuan zan aintxiñan perratokixa. Lehen egurrezkoak ziren eta herri gehienetan zeuden. Gaur egun portatilak erabiltzen dira, burdinaz eginikoak.
© Iñaki Arana
perratzáille, perratzaillía. (b). izena. PERRATZÉILLE. Perratzeille. Osintxuko perratzailliakin egon naiz.
perráu. (b). du aditza. Herrar. Perrau biarrian dago beixa.
perréjill, perrejílla. (a). izena. . petroselinum hortense. Perejil. Janariei gustua emateko oso erabilia. Bere haziak, emakumearen hilekoa jaitsiarazteko eta bere onera ekartzeko erabili izan dira. Ik. basaperréjill.
perretxíku, -o, perretxikúa. (a). izena. Seta.
perretxíku-denpora, perretxíku-dénporia. (b). izena. Epoca de setas. Perretxiku-denporia pasauta dago.
perretxíku-léku, perretxíku-lékua. (b). izena. Perretxiku ugari egiten den lekua.   Lugar donde abundan las setas. Gure gaztaiñixa perretxiku-leku ona zan.
perretxikúta, perretxikutía. (c). izena. Perretxiku batzea.   La recogida de setas. Emen perretxikutia udazkenian izaten da geixenbat./ Perretxikutiai lagata dao Kosme. perretxikútan. (b). adberbioa. Perretxiku bila. Perretxikutan izan ga Aralarren. Baita perretxikutátik, perretxikutára...
perretxikutári, perretxikutaríxa. (c). izena. Perretxikuak batzen zalea.   Aficionado a recoger setas. Jose-Etxebarri perretxikutari amorratua zan.