Hiztegia
perraberríttu. (d). aditza. Perra berriak ipini. Perraberrittu ein biako da irixa.
Irudizkuan ere bai; zapata berriekin datorren bati, adibidez: Eu be dotore e, perraberrittuta.
perrá-ots. 1. perra-óts, perra-ótsa. (c). izena. Perrek ateratzen duten zarata. Ruido de herraduras. Zuen irixen perra-otsa da etxeaurrian.
2. perra-ots, perra-ótsa. (c). izena. (adierazkorra.) Presakako ihesia. Huida precipitada. Polizia agertu zanian, aura zuan perra-otsa./ Egundoko perra-otsian joian mutikua dendarixa atzetik zebala.
perrátoki, perrátokixa. (c). izena. Abereak perratzen dituzten lekua. Potro. Zapatarikuan zan aintxiñan perratokixa. Lehen egurrezkoak ziren eta herri gehienetan zeuden. Gaur egun portatilak erabiltzen dira, burdinaz eginikoak.
perratzáille, perratzaillía. (b). izena. PERRATZÉILLE. Perratzeille. Osintxuko perratzailliakin egon naiz.
perréjill, perrejílla. (a). izena. . petroselinum hortense. Perejil. Janariei gustua emateko oso erabilia. Bere haziak, emakumearen hilekoa jaitsiarazteko eta bere onera ekartzeko erabili izan dira.
Ik. basaperréjill.
perretxíku-denpora, perretxíku-dénporia. (b). izena. Epoca de setas. Perretxiku-denporia pasauta dago.
perretxíku-léku, perretxíku-lékua. (b). izena. Perretxiku ugari egiten den lekua. Lugar donde abundan las setas. Gure gaztaiñixa perretxiku-leku ona zan.