Hiztegia
penagárri. 1. penagarri, penagarríxa. (b). adjektiboa. Pena ematen duena. Penagarrixa da ainbeste lan eiñ da ezetarako ez izatia.
2. penagárri. (b). adberbioa. De pena. Penagarri ibilli ei die aurtengo udan./ Penagarri dago an bizimodua.
penagárrikerixa, penagárrikerixia. (c). izena. Pena, lástima. Ain gaztia eta il biarra, ori da penagarrikerixia.
péndejo, péndejua. (c). adjektiboa. Gogaikarria. Pendejo, impertinente, latoso. Kokoteraiño nago ume pendejo onekin. Ik. kakátsu, peste.
pendiz, pendíza. (c). izena. Aldapa handia. Pendiente, cuesta. Pendizian eindda dare Plazentziako basarri geixenak./ Eztauke solo laurik, dana da pendiza. Muga edo muna da maila dagoenean, desnibela bertikala denean, eta pendiz, berriz, bertikala ez denean. Ik. erripa.
pentsakízun, pentsakizúna. (d). izena. Gogoeta, burubidea. An zeuan bere pentsakizunetan./ Auskalo ze pentsakizun ibilliko daben. Gutxi erabilia. Sin. pentsámentu.
pentsámentu. 1. pentsámentu, pentsámentua. (b). izena. Pensamiento. Atsaldia neure pentsamentuetan pasatzen dot. Sin. pentsakízun. 2. pentsámentu, pentsámentua. (b). izena. Asmoa, ideia. 3. pentsámentu, pentsámentuak. (b). izena. . BOT. Lorea.
pentsáu. 1. pentsau. (a). du aditza. Pensar. Pentsau dot zer esan. Bi aldiz pentsau eta beiñ iñ. esaera. "Hori da egin behar dena, eta ez beste honako hau: behin pentsatu eta bi aldiz egin." (Lar Antz).
ondo pentsatzen jarritta. (c). esapidea. Pensándolo bien. Ondo pentsatzen jarritta, ez da entenditzen hemen pasatzen dana. pentsáizu. (c). Pentsa ezazu. Muletilla que se usa para subrayar algo que se acaba de oir o decir, y que nos ha afectado. —Gizonoi ziero eranai emunda ei dago. —Pentsaizu; etxe aretan egongo da jiria./ Onek e, artzeko aparatu ta guzti dare etorritta; pentsaizu. Hil./Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben.
2. pentsáu. (a). zaio aditza. Iruditu. Opinar, parecer. Edurra ein bia dabela pentsatzen jat./ Ze pentsau jatzue gaurko pelikulia? NOR-NORI jokaera bitxia du zenbait aditzek: asarretu, amorratu, entendidu, pentsau, garbatu, damutu...
Ik. entendidu.
peora, peoria. (b). izena. (Eibar) Ataria. Bera zer pasauko zan begira, peoran geldituta. (SM Ezten).
Ik. átai.
peregrinazíño, peregrinaziñúa. (c). izena. PELEGRINAZIÑO. Peregrinación. Noiz da aurten Arantzazuko peregrinaziñua?
periódiku, -o, periódikua. (a). izena. PERÍDIKU. Periódico. Erosi dozu peridikua? Hala esaten dute adinekoek.
perípuesto, perípuestua. (d). adjektiboa. Ondo apaindua eta jantzia. Peripuesto, acicalado. Basarrittarra izan arren gizon peripuestua da.
perkatx, perkátxa. (c). adjektiboa. Avispada, salerosa. Neskatilla perkatxa emuten dau Leirek. Neskatilez, ia bakarrik.