Hiztegia
péna, penía. (a). izena. Pena. Penia da ain gazteik iltzia.
pena artu. (a). aditza. PENIA ARTU. Apenarse. Gabonetan ezpaza etortzen pena artuko dau amak. pena emon. (a). du aditza. PENIA EMON. Dar pena. Pena emoten dost ola ikustiak.
pena izan. aditza. PENIA IZAN. 1. pena izan, penia izan. (b). da aditza. Penagarria izan. Pena da ainbeste lan eiñ eta balixau ezin izatia./ Penia da mutilla ola ikustia.
2. pena izan, penia izan. (c). du aditza. Zerbaiten pena edo damua euki. Oiñ pena dau geixao estudixau ez izana.
penátan egon. (c). PENAZ EGON. Estar con pena. Perezaz enaiz gaur joan mendira ta oiñ penatan nago.
penagárri. 1. penagarri, penagarríxa. (b). adjektiboa. Pena ematen duena. Penagarrixa da ainbeste lan eiñ da ezetarako ez izatia.
2. penagárri. (b). adberbioa. De pena. Penagarri ibilli ei die aurtengo udan./ Penagarri dago an bizimodua.
penagárrikerixa, penagárrikerixia. (c). izena. Pena, lástima. Ain gaztia eta il biarra, ori da penagarrikerixia.