Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
patz
pékotz
© Jaione Isazelaia
pékotz, pekótza. (b). izena. BÉKOTZ, BEKOROTZ (IZAG ANTZ). Abere handiaren (behi, zaldi...) kaka.   Boñiga. Beixak ataixan ein ddau pekotza. Ale forman egiten dena (koneju, ardi...), korotz, eta hegaztiena ziriñ.
pélaje. 1. pélaje, pélajia. (c). izena. Itxura txarra, jazkeragatik, ilajeagatik edo edozergatik.   Pinta, facha; mala, por supuesto. Ikusi dozu Klaran semiak zelako pelajia daukan? / Aspaldi ontan Ixidrok artu dau pelajia./ Langile fiña da, eztauka aurrenengo pelajia baiña. 2. pélaje, pélajia. (c). izena. Itxura txarreko pertsona.   Persona de mala pinta. Zuan alabia alako pelaje batekin ikusi najonan./ Pelaje batekin ezkondu zonan azkenian.
© Asier Sarasua
pélaki, pélakixa. (d). izena. BELAKI, BENAKI (OÑ.). Belakia. Zurezko aitzur mutur zabala, lurreko gauzak pilatzeko erabilia. Pelakixa, galburuak batzeko. Ori gari pillia, ola garixa larraiñian da eitten zanian pelakixakin batze zuan pillara. Don. Ikazginek ere erabiltzen zuten. Ik. pálar.
pelíau. (c). aditza. Pelear, luchar. Bizikletak pe gutxi. Peliau ein bier izeten zan erosi ahal izateko. (AA ArrasEus, 186. o.).
Pélipa, Pélipe. Felipa, Felipe. Hala dio Elosuko JJp.k: Pelipa ta Pelipe zien arek, bixak, andra-gizonak.
pélla, péllia. (b). izena. Irinez eta esnez eginiko orea aurrautzetan pasatu eta frijituz egindako torrada.   Leche frita. Pellak eta torradak jateko oitturia dago Karnabaletan. Ik. torrada.