Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pátxo, pátxua. (a). izena. (haur hizkera.) MÁTXO, -UA. Patxoa.   Besito (inf.). Amari pa txikixa nola esaten den galdetzean matxua dio; Idurixon, bere jaiotetxean, hala esaten zutela. Seme-alabok sekula entzun gabe geunden, beti patxua aditu uste izan dugulako. Ik. pa.
patz. Ik. batz.
páusaje, páusajia. (d). izena. Ibiltzeko era.   Forma de andar, de dar pasos. Solamentian eztauka pausaje jaso-jasua. Ia beti pausaje baldarra, narrasa zentzuan entzun ohi da.
páuso, pausúa. (a). izena. Paso. Guretik zuenera iru pauso dare. pausua moztu. (c). esapidea. Zahartu. Felipe pastorie etorri jakuan aittei, pausue be moztu jakola ta ia mutillen bat bialduko auen ardixek ekarteko ta. (AA ArrasEus, 200. o.). pausúan. (c). adberbioa. Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria. Ik. laukúan, trótian. pausúan-pausúan. (c). esapidea. A cada paso. Donostian pausuan-pausuan topatzeittuzu bergaarrak.
pausóuts, pausoútsa. (d). izena. Pauso hutsa.   Mal paso Pausouts bat emon eta biurrittua egin neban ankan. Horren ondorioaren zentzuan ere entzun daiteke.
pausúan. (c). adberbioa. Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria. Ik. laukúan, trótian.
páxa, páxia. (d). izena. Ume txikiak biltzeko faja luzea. Pertsona nagusiek ere erabiltzen dute gerriko moduan. Paxia aintxiñan umiak lotze zan (sic) tira luze bat izaten zuan. Puntuzko..., algodoizko..., ola roillo bat eitten zuan eta gero umia batzen zuan arekin; gerrialdia. Izaria eta mantia ipintze jakuan umiai eta gero paxiakin batzen zuan aura sostenitzeko; buelta ta buelta. Klem./ Zapixa iru puntako tela puxketa bat, aurretik eta atzetik lotuta, gerrixan lotuta; aura ipintzen jako ba albotara zikinddu ezteiñ. Zapixan gaiñetik paxia gerrixan; bueltan-bueltan paxia. Paxian gaiñetik mantia. Mantetan batzen zan. Don.