Hiztegia
parézer, parezérra. (c). izena. Iritzia. Parecer, opinión. Arek emon juan bere parezerra./ Ire parezerra jakin nai juek. Iritzi hitza ere bizirik dago, baina aspalditxo sortu zitzaion anai erdaldun hau. Sin. iritzi.
parket, parkéta. (c). izena. Zoruan botatzen den egurrezko tarima mota. Parquet. Parketa; gaztaiñia-ta onak zian, baiña gero gastau in zan. Sebas.
1. párra, párria. (c). izena. Babak, tomateak, eta honelako landareak sostengatzeko erabiltzen diren makilak. Palos que se usan para sostener las vainas, tomates, etc. Parrak sartu biarrian dare tomatiak.
2. párra. (b). adberbioa. Elkarrenganako zorrik gabe, ez irabazten eta ez galtzen. En paz, empate. Nik milla pezeta emon dotsat eta parra geldittu ga.
parra egin. (b). aditza. Ez irabazi eta ez galdu, enpatatu. Jokuan parra eittia naikua izeten da./ Atzo Osasunak eta Bilbok parra ein juen. Bola-jokoan oso erabilia da honako erronka: Baten parra bi baietz! Bat jo ezkero parra trabesa; bi jo ezkero joteileak irabazi.
Ik. parratáko, parratu. párra izan. (c). esapidea. PARRA-PARRA IZAN, PARRA JO. Berdin izan, bost axola. No importarle, darle igual. Neri ointxe parra jostak goixak beia jota be./ Bentanatik salto ein nai badau be parra-parra joten jostak.