Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
papeláda
pareta bédar
© Jaione Isazelaia
pareta bédar, pareta bedárra. (c). izena. . parietaria diffusa. Parietaria. Pareta eta haitz zirriztuetan, batez ere, hazten den belar hau oso da ezaguna. Almorranak zabaltzeko, txixa eragiteko, guntzurrunetako harriak botatzeko eta gibeleko gaitzetarako erabiltzen da, besteak beste. Azkenengo honetarako bada, bere ura eztiarekin nahastuta hartu behar da, eta bestela, enplastuen bidez. Sin. orma bédar.
paréta-érloju, paréta-érlojua. (c). izena. PARETÁKO ÉRLOJU. Reloj de pared.
paretako sorginkerixa, paretako sorginkerixia. izena. "Garai baten zineari hala deitzen zitzaion." (Lar Antz).
parézer, parezérra. (c). izena. Iritzia.   Parecer, opinión. Arek emon juan bere parezerra./ Ire parezerra jakin nai juek. Iritzi hitza ere bizirik dago, baina aspalditxo sortu zitzaion anai erdaldun hau. Sin. iritzi.
paríente, paríentia. (a). izena. Senidea. Pariente. Ik. seníde.