Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pánpot
paraguéro
paraguéro, paraguerúa. (c). izena. Etxez etxe guardasolak eta metalezko ontziak konpontzen jarduten zuen langile ibiltaria. Gailegoak (Orense aldekoak) izan ohi ziren.   Paragüero, artesano ambulante que arreglaba recipientes de metal y paraguas. -Paragueruak zer konpontzen zeben? —Paragueruak zer konpontzen zeben? —Guardasolak eta lapiko ipurdiak. Kerten barrixak pe baitta; lapiko ipurdiak konpontzen eukitzen juen lan geixao kasik; petatxuak ipiñi, ipurdi barrixak bota ta. Klem./ Zartaiñ-ipurdixa zulatuta dago ta paragueruai etara bia jako urrengo datorrenian. Ik. katxarrero.
páraje, párajia. (b). izena. Paraje, lugar. Oso paraje politta da Aralar./ Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau. Eta eitten da paraje euzkialdetan, da lur onian, lur fiñian. Don.
paralítiko, paralítikua. (b). izena. Paralítico. Ik. elbarrittu.
paránda, parandía. (c). izena. fringilla coelebs. Pinzón. Txori txiki bat. Sin. negúta. Ik. neguko paranda.
paranden gixoi, paranden gixoia. izena. (Eibar) coccothraustes coccothraustes. Picogordo. Sin. pikolodi.
parápo, parapúa. (c). izena. PAPARO, PIPIRO (EIB.). Paparoa.   Buche de aves. Arri-koxkor mordua zeukan parapuan. Ik. errota.