Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pakun
pándero-joteille
pándero-joteille, pándero-joteillía. (c). izena. Panderista. Atxabaletako Joane zuan pandero-joteille animosua.
pando. Ganaduak pausoa ematerakoan orpoa aurreratzea, perratzaile baten arabera. Batzuk botatze zeben kaskua muturra aurretik dabela, beste batzuk orpua botatze zebenian, topino zan ori, topino aurrera; ta atziakin jote zebenian geure bezelaxe, personen moruan, pando, Topino ta pando, topino olan muturretik pausua itte zabanian, eta bestia e orpuakin jote zebenian. Roman Uriarte. Kontu bitxia da. Ez diogu beste inori entzun.
panpana jo. (c). esapidea. (Eibar) Fanfarreriak jo. Bein alemaniarra ba ei ebillen panpana joten, Plaentzian ez euala bera lango murgilaririk esanaz. (SM Zirik). Sin. fanfarréixak jo.
pánpano, pánpanua. (d). adjektiboa. Ederra, mardoa. Lurreko jeneroez esana.   Hermoso, lozano, tratándose de productos del campo. Gauzia ola fresko ero mardo datorrenian, panpanua. Artua be igual, ero letxugia ero, oso mardo datorrenian, panpanua dator ero dago. Klem. Beraz, PÁNPANUA ETORRI edo EGON, eta ez «izan».
pánpot. 1. panpot, panpóta. (d). izena. Opil borobil eta txikia, gerra ingururarte-edo okinek gosaritarako banatzen zutena.   Cierto pan redondo y pequeño. Panpota, bollua. Lenao panaderuak armozutarako partitzen zittuen goizian, kafesniakin jateko. Erredonduak, opiltxuak; panpota esate jakuan. Klem./ Goizian armozua kafe kon letxe, panpota mai gaiñian nai beste. Cel. 2. pánpot, panpóta. (d). adjektiboa. Aurpegi borobil eta beteko neskez neska-panpóta entzun ohi da inoiz. Zuen Lierni ikusi dot, eta aura dago neska-panpota. Ik. ponpot.