Hiztegia
pa. (a). izena. (haur hizkera.) MA. Muxua. Beso. Ane, bota pa amandriai.
pá émon. (a). dio aditza. PA EIÑ, MA EMON, MA EIÑ. Musu eman. Ala, pa emon da lotara. Ik. pátxo, laztan.
padar, padarra. izena. (Eibar) "Arrisku egoeretan, babeslekua, leku segurua; zezenketetan, burladeroa. Padarretik zezenak ikusi, obe dalako txalo artian iltzia baiño bildurti irauntzia.
padezídu. (c). du aditza. PADEZIU. Padecer. Makiña bat desgrazia padezidutako andria da./ Gizonak ezta pentsau be aura (umia eukitzia) padeziuta eitte zanik pe. Mertz.
pága. 1. pága, págia. (a). izena. Paga. Aitta, emoidazu pagia.
2. paga. Haur jolasetan, bale-baleka, adibidez, pagatzen duena. Guk e, bale-baleka ero pote-poteka bagenbintzen, galtzeillia paga izeten zan. Don.
Ik. pagáu.
págadi, págadixa. (c). izena. PÁGARI, PÁGAI, PAGOTEI. Hayedo. Irukurutzeta aldian dago pagadi ederra.
Bergarako kalean PAGOTEI ere bai.