Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
oskárbi
óste
óste, óstia. (b). izena. Lekuarekin, zerbaiten atzealdea; denborarekin, zerbaiten gerokoa. Leku-denborazko kasuetan, batik bat. Armaixo ostian zeuan ixil-poltsia./ Meza ostian da bazkaixa. Bigarren osagai gisa, batik bat: etxeoste, bazkaloste, klase-oste. Bergarako kalean bada inguru bat "Osteta" izenekoa, hirigunearen ostean geratzen dena, hain zuzen. Ik. ondúan.
ostéra. 1. ostera. (b). juntagailua. Ordea, aldiz.   Sin embargo, empero. Igez ezkiñuan sagarrik artu, aurten, ostera, edozenbat. Ik. barriz. 2. ostera. (c). adberbioa. Berriz. Ostera be lengo ipuiñakin zatoz? . Sin. bárriz. 3. ostera. izena. (Eibar) Salida, paseo, vuelta.
ostérre, osterría. (d). izena. Zerua estalita dagoelarik egiten duen bero handia. Pastoral egunian bero pasau giñuan. Euzkirik etzeuan, baiña osterria. Sin. goiérre.
óstia. ÓSTIXA (ERABILIAGOA AGIAN). 1. óstia, óstia. (b). ÓSTIXA, -IA. La Hostia Sagrada. Ostixia eztarrixan trabau jakon itxuria. Tabu samarra da hitza eta bere ordez gure-jauna edo formia esan ohi da gehienetan. 2. óstia, óstixia. (b). Zartada. Kriston ostixia artu najuan ate-markua jota. Ik. olata. 3. óstia!. (b). interjekzioa. ÓSTIXIA!. Birao ezaguna.   Hostia! Mekauben la ostia! Zein ibili dok nere motorrakin?/ Telefonua eta ostixia, egun guztian etxuak golpeik jo. Batzuetan mekauben la... darama aurretik.