Hiztegia
órratz-búru, órratz-burúa. (c). izena. ORRAZBURU. Cabeza de alfiler. Orratz-buruan tamaiñokua izaten da arbi-azixa.
orrázi. ORRATZI. ORRATZI ere entzuten da.
1. orrazi, orrazíxa. (a). izena. ORRATZI. Peine. 2. orrazi, orrazíxa. (d). izena. Peine. Pieza del telar que sirve para separar los hilos de la urdimbre para que entre ellos pase la lanzadera. Ortik zintzilik zoiazten orrazixak; osea, segun emen ze dibujo jartzen ziñuan, orduan orrazi bat ero beste jasotzen zeban. Josu. Ehundegiaren orrazia lauki zuzen luze bat da, kana edo kanaerdikoa. Honen barruan, luzetara jarrita, idobala antzeko soka batez egindako tira batzuk ditu, eta tira hauen tartetatik zutariak pasatzen dira.
orrázketa, orrázketia. (c). izena. Orrazte lana. Peinado. Baiña mutill, ze orrazketa ein ddozu, len baiño okerrago zare ta.