Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
olako olakoik
ondaméndi
© Jaione Isazelaia
ondaméndi, ondamendíxa. (c). izena. Perdición, ruina. Erentziak ekartzen dau familixa askon ondamendixa. Sin. ondámen.
óndar, ondárra. (a). izena. Resto, residuo. Beti ondarra lagatzen dau platerian./ Gu aillegau garenerako ondarrak bakarrik gelditze zien. Erderaz ere "las ondarras" entzuten zaio askori. ondarréra joan. (d). Irse al fondo. Barkua ondarrera joan zan. Sin. ondóra joan, ondorátu. ondarrían. (c). adberbioa. En el fondo. Lapiko ondarrian topau dot eraztuna.
ondarri, ondarrixa. izena. (Eibar) "Ibaietako legar zehea. Ondarrixan gaiñian ortozik ibilli zan eta ebagixa eiñ eban ankazpixan." (SM).
ondártu. (c). da-du aditza. Ondarrak bakarrik gelditu. Isurkinez batik bat.   Quedar o dejar poco para que se gaste, tratándose de líquidos, generalmente. Ardao garrafoia ondartuta dago ta aldatzera joan biakozu./ Laster ondartuko dau orrek botillia.