Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ola obe
olzirau
ola obe. (b). esapidea. Modu horretara hobe. Baita: barik obe, artuta obe, etzanda obe… Jan barik ondo ibiliko ga, baiña janda obe.
3. ola!. 1. ola!. (a). interjekzioa. Hola! Ola, ze moduz zabizte? Agur formularik erabiliena. Kaixo ere oso esana izan da, baina gizonezkoen lagunartean ia bakarrik. Orain kaixo eremu guztietara zabaltzen ari da. 2. ola!. (c). interjekzioa. Harridura espresioa honelakoetan:.
olagízon, olagizóna. (d). izena. Olako langilea.   Ferrón. Ik. ola.
oláko. 1. olako, olakúa. (a). izenlaguna. Honelako, horrelako.   Tal como esto. Eztot sekula ikusi olako perretxikuik. Ik. alako. olako olakoik. Ik. aláko alakóik!. 2. olako. Ik. aláko, alako.
olasi, olasixe. izena. (Leintz, Oñati) OLESI (LEIN., OÑ.). Hesola. Estaca de cercado Sin. ésola.
oláta. 1. olata, olatía. (d). izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion.   Oblada. Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola. Ik. paskua-ópill, sepultura. 2. olata, olatía. (d). izena. Ganadu-ostikada (umorezkoa).   Coz. Or atzian kontuz ixkuakin, kriston olatak botatze jittuk eta. Erderazko "hostia"-ren kidea dirudi. Ik. ostikára, petenáda, óstia.
olátu, olatúa. (a). izena. Uhina.   Ola.
© Jaione Isazelaia
óldei, óldeixa. (b). izena. . ODOLGI, OOLGI, ODOLKI, ODOLDI, OOLDI. Muscus. Goroldioa.   Musgo Ondo garbitu ondoren, zauri txarrak ixteko balio omen du. Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko.
olgeta, olgetia. (d). Diversión. Hitz ia galdua Bergara aldean. Sin. olgeta. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. esaera. Goru lana samurrra zela harilketaren ondoan. Juana olgetan egin. esapidea. (Eibar) OLGETAN IBILLI, JARDUN. "Jugar, divertirse; andar en bromas. Gaur egun gehixago esaten da jolasian egin." (SB Eibetno).
olgúra, olguría. (b). izena. Zuloa ardatza baino zabalagoa denean edo zerbait bitarte batean kili-kolo dagoenean olguria daukala esaten da. Bizikletian pedalak olgura demasa dauka./ Denporiakin olguria eitte jakue ardatz guztiei.
olíxo, olixúa. (a). izena. Aceite. OLIXO ERRIA botatzen zaie azei eta OLIXO GORDI olíxo-áza, olíxo-ázak. (d). izena. Azak olio errearekin, antzinako platera. Aintxiñan Gabon-gabeko afai tipikua: olixo-azak eta bakillaua saltsan. olixúa egin. (c). esapidea. Pelota egin.   Dar coba. Alkatiai eta kontzejalei olixua egin eta ola konsegidu zittuan gauza asko. Ik. s/zórrei olixúa.
olixo-arbola, olixo-arbolia. izena. Olivo. (SB Eibetno).
olixo-arri, olixo-arrixa. (c). izena. Zorroztutako erremintari geratzen zaizkion bizarrak kentzeko erabiltzen den harria. Akaberia eskuz emon biar gero, arri leunakin. Arri leuna esaten gontsana, olixo-arrixa; arekin gero zea ein biar. Lar.
olixontxi, olixontzixa. (c). izena. Aceitera.
ólmo, olmúa. (b). izena. . ulmus sp.. Zumarra.   Olmo. Kamino bazterretan eta oso ugaria izan den zuhaitz altua. Gaitz txar batek jota dago eta Europako olmo gehienak desagertuz doaz. Bere izen zaharra zumar da baina gaur egun gutxik ezagutzen eta erabiltzen du. Sin. zumar.
ólo.
© Ezezaguna
1. olo, olúa. (c). izena. . Avena sativa. Avena. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat.
2. olo, olúa. izena. (Eibar) "Gramínea, nombre genérico.   Graminea guztiendako erabiltzen dan izena." (SB Eibetno).
© Ezezaguna
olo gáizto, olo gaiztúa. (d). izena. . Avena fatua. Avena silvestre. Gari artean erne ohi den landarea, banan-banan atera behar izaten dena oso kaltegarria delako. Olo gaizto beltza eta zurixa daude.
óluts. (c). Ohol-huts; boletan, ohola ez jotea.   En el juego de bolos, el no tocar la tabla con la bola. Oluts eiñ ezkero galdu eitten da./ Oluts izen da ala ez?
ólzar, ólzarra. (d). izena. (Ubera) Abereen jana xehetzeko egurra.