Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ókozpeko
olixo-arri
olixo-arri, olixo-arrixa. (c). izena. Zorroztutako erremintari geratzen zaizkion bizarrak kentzeko erabiltzen den harria. Akaberia eskuz emon biar gero, arri leunakin. Arri leuna esaten gontsana, olixo-arrixa; arekin gero zea ein biar. Lar.
olixontxi, olixontzixa. (c). izena. Aceitera.
ólmo, olmúa. (b). izena. . ulmus sp.. Zumarra.   Olmo. Kamino bazterretan eta oso ugaria izan den zuhaitz altua. Gaitz txar batek jota dago eta Europako olmo gehienak desagertuz doaz. Bere izen zaharra zumar da baina gaur egun gutxik ezagutzen eta erabiltzen du. Sin. zumar.
ólo.
© Ezezaguna
1. olo, olúa. (c). izena. . Avena sativa. Avena. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat.
2. olo, olúa. izena. (Eibar) "Gramínea, nombre genérico.   Graminea guztiendako erabiltzen dan izena." (SB Eibetno).