Hiztegia
olgúra, olguría. (b). izena. Zuloa ardatza baino zabalagoa denean edo zerbait bitarte batean kili-kolo dagoenean olguria daukala esaten da. Bizikletian pedalak olgura demasa dauka./ Denporiakin olguria eitte jakue ardatz guztiei.
olíxo, olixúa. (a). izena. Aceite. OLIXO ERRIA botatzen zaie azei eta OLIXO GORDI olíxo-áza, olíxo-ázak. (d). izena. Azak olio errearekin, antzinako platera. Aintxiñan Gabon-gabeko afai tipikua: olixo-azak eta bakillaua saltsan. olixúa egin. (c). esapidea. Pelota egin. Dar coba. Alkatiai eta kontzejalei olixua egin eta ola konsegidu zittuan gauza asko. Ik. s/zórrei olixúa.
olixo-arri, olixo-arrixa. (c). izena. Zorroztutako erremintari geratzen zaizkion bizarrak kentzeko erabiltzen den harria. Akaberia eskuz emon biar gero, arri leunakin. Arri leuna esaten gontsana, olixo-arrixa; arekin gero zea ein biar. Lar.