Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
1. oiñ. 1. óiñ, óiña. (d). izena. Oinaren luzera (neurri unitatea).   Pie. Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak. Lau kantoetara, Egixan. Da etxera jun da arotzei esan ei otxen: Onenbeste oiñ da Egixa. Lau kantoetara biña oiñ geixao Gomozkortak. Hil./ Da oiña; burdixa, por ejenplo, oiña esaten jakon, zortzi oiñ, beratzi oiñ esaten jakon. Jul. Lekuko batek esan digu antzina bazirela oinetan neurtzen zuten «metroak» eta 27 cm duela oin batek. Sin. oinbéte. 2. óiñ, óiña. (d). izena. Hanka. Oiñetako, oiñez, etab. arruntak diren arren, oiñ nekez entzuten da.
2. óiñ. 1. oiñ. (a). adberbioa. Orain.   Ahora. Nun bizi aiz oiñ? oin ddala. (a). adberbioa. Orain dela, duela. Oin ddala ogei urte asi nitzan lanian. 2. oiñ. (b). juntagailua. Orain. · Ahora, ahora bien. Obe zeunke nerekin etorriko baziña. Oiñ, naixao bozu gelditzia, geldittu.
óiñago. (c). adberbioa. OIÑAO, -U. Orainago, orain dela gutxi.   Hace poco, recientemente. Oiñago ikusi neban bera, eskua igeltsuan zebala./ Oiñago izan da erregia Naparruan.