Hiztegia
oillótoki, oillótokixa. (b). izena. Oilategia. Bai etxe barrukoa eta bai kanpokoa. Gallinero. Etxetik kanpokoari oillo-txabola ere bai. Sin. óillotei.
oillotu. (c). aditza. (Oñati) "Kokotu: amilanarse. Desganarse, debilitarse" (Izag Oñ). "Oillua izatia dok: ser cobarde, apocado." (Izag Oñ)
oillo-zíriñ, oillo-ziríña. (b). izena. Oilo-kaka. Bizarrak urtetzeko oillo-ziriña emun bia zala esaten zoskuen mutikotan. Ik. zíriñ.
oinbéte. (d). Hanka baten neurria. Pie, la largura de un pie, usada como medida de longitud por los baserritarras. Iru oinbete dare illaratik illarara./ Oinbete laga zeban bakarrik landaratik landarara.
Sin. óiñ. Ik. árrabete, azbéte.
oinbíde, oinbidía. (c). izena. Oinezkoendako bidea; bide estua. Senda peatonal. Zuen etxeondotik pasatzen da Goimendirako oinbidia. Legearen arabera, aberea bakarka bazen, pasa omen zitekeen oinbidetik, baina uztarririk ez.
Ik. elizbíde, zordanbíde.
óinddio. (a). adberbioa. OINDDIOK, OINDDIOKAN. Oraindik. Todavía. Oinddio eztago konforme./ Oinddiokan emen zarete?
óinddioko, óinddiokua. (c). Oraindainokoa, orain artekoa. El tiempo transcurrido hasta este momento, lo de hasta ahora.
Oinddiokua bia dau Bergatik bueltia eitteko./ Oinddiokua ondo doia baiña gero ikusi biar. óinddiokúan. (c). adberbioa. Orain arte. Hasta el momento. Gure taillerra ondo doia oinddiokuan.
óindittik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik. Desde ahora mismo. Oindittik esaten dotsut or ze pasau bia daben.