Hiztegia
oillagorreta, oillagorretia. (c). izena. Oilagorraren ehiza. Oillagorretia gogorra dok, e. Ordu asko, gora eta behera, txakurran atzetik.
OILLAGORRETAN: oilagorrak ehizatzen.
oillágor-txákur, oillágor-txakúrra. (c). izena. Oilagorretan trebea den txakurra. Perro especializado en la caza de la becada, setter, generalmente. Oillagor-txakur fiñ askua euki giñuan.
oillánda, oillandía. (b). izena. Polla, polluela. Txikittan txitak, gero oillandak, eta aundi einddakuan oilluak.
Neskatilla gaztetxoengatik ere entzun izan da: Oillanda majua dago zuen Ainara.
óillar, oíllarra. (a). izena. Gallo.
oillar ingles, oillar inglesa. izena. (Eibar) Burrukarako oilarra.
oillar-joku, oillar-jokua. (c). izena. Pelea de gallos (Competición). Felix Legarre gutxin moduko zalia zan oillar-jokura. (SM Ezten).
óillo, oillúa. (a). izena. Gallina. Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten.
Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte! oillo-ipurdíxa jan. (c). esapidea. Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro. Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala? Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio. oillo-narrúa eiñ. esapidea. OILLO-IPURDIXA EIÑ. Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak: Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz.