Hiztegia
óbe. OBA (UB., ANG.). 1. obe, obía. (a). adjektiboa. Hobea. Mejor. Zure jertsia obia da.
obe bai!. (b). esapidea. Ojala! Obe bai alkar artzeko gauza izango bagiña, baiña eztaukat esperantzaik. obé bíarrez. (c). esapidea. OBÉ BIARRIAN, ON BIARREZ. Hobe ustean. Con la mejor intención, de buena fé. Obe biarrez esan notsan dirua lagako notsala ta gaizki artu zostan./ Arek pe obe biarrez jardungo zeben baiña ziero gizajotu zeben mutikua ainbeste mimokin.
obían dago. (c). esapidea. Premia ederra du, honelakoetan:. Ate ori konponduta balego obian dago./ Autua garajera eruanda balego obian dago.
Sarri samar entzuten bada ere, ez dugu inoiz idatzita ikusi. obíao, obíaua. (a). adjektiboa. Hobeagoa, hobea. Obe-rekin batera erabiltzen da. Onaua (onagoa) ere entzun daiteke, eta ez umeen artean bakarrik.
ola obe. (b). esapidea. Modu horretara hobe. Baita: barik obe, artuta obe, etzanda obe… Jan barik ondo ibiliko ga, baiña janda obe. 2. óbe izan. (a). da aditza. ÓBA IZAN. (A, UB.). Ser mejor. Obe dozu ixiltzia.
Geroaldia obeko edo obe izango. Obeko leuke orrek zorrak pagauko balittu.
obeitu. aditza. (Eibar) "Obeditu, amore eman. Rendirse"
Da emon-emon eiñ da golpez mazpilduta laga ei eban, azpixan artu ta obeitzen ebala esan arte. (SM Ezten).
obéko, obekúa. (b). izenlaguna. Onagokoa. De mejor. Eztaukazu itxura obeko sagarrik./ Oingo nobixuoi familixa obekua da itxuria.
oberáko, oberakúa. (c). izena. Hoberako joera. Mejoría. Azkenengo egunetan ez ei dauka oberakoik, koittauak./ Gaixki dabill industria, baiña laster ei dator oberakua. Gaixoez, batik bat.
1. oberátu. (c). da-du aditza. Mejorar. Tratándose de enfermos, sobre todo. Indiziñua artu zebanian belaxe oberatu zan.
obéto. (a). adberbioa. Hobeto. Mejor. Gu baiño obeto bizi da.
askok nai baiño obeto. (c). esapidea. Zer moduz bizi haiz? galderari ohiko erantzuna garai batean. Ondo bizi aiz, ala?
obétu. (b). da-du aditza. OBÁTU (UB.). Hobe bihurtu. Mejorar. Eurixokin bidiak eztie bape obetu.
Mejorau ere asko entzuten da.
óbispo, óbispua. (a). izena. Obispo. Pertsona handiusteko edo "jakintsu" zenbaiti ere "Obispua" deitu izan zaio. Lasaiei ere bai: Zu oinddio obispo ingo zaittue. (Lar Antz). komentario 1 óbispo batek bedeinkatuála. (d). esaera. Ugari, asko.(Umorezko esapidea). Aurten obispo batek bedeinkatuala tomate artu juau. Obispo itteko lenengo monagillo izen bi da. esaera. (Antzuola) "Ezer ez da berez lortzen edo jakiten. (Lar Antz). Sin. Obispo ezta jaiotzen." (Lar Antz).
obíspo-tálo, obíspo-tálua. (d). izena. Gari-irinez eta urez egiten zen taloa. Talo hecho de harina de trigo y agua. Obispo-talua esate jakuan. Talo-palan erretzen zuan, orduan beeko sua zuan da. Klem.