Hiztegia
neska-lóra, neska-loría. (d). izena. Mujer virgen. Osorik dagona, loria, neska-loria. Neska-loría da ba sekula aprobau eztabena, osorik dagona. Don. Ik. bírgo.
neská-kóskor, neská-kóskorra. (b). izena. 8 urtetik 13 bat arteko neskatila, Donatoren arabera. Muchachita. Gure neska-koskorra ta zuena lagun aundixak die. Puxka bat koskortutakoa, alegia. Azen.: neska-kóskor, neska-koskórra ere bai. Ik. mutil-kóskor, néska, neskámotz, neskátilla, koskor.
neskálaguntza, neskálaguntzia. (b). izena. Neskari mutilak etxera laguntzea, baserrira batik bat, erromeria ostean eta. Dícese de la costumbre Ordubeteko bidian joan neskalaguntzera ta ordaiña, deskidau ezkero, belarrondokua izaten zuan./ Beiñ neskalaguntzatik etxerakuan estatara jausi nitzuan.
neskámotz, neskámotza. (d). izena. Neska-koskorra. Muchachita (se dice en tono cariñoso). Nun ete dabill gure neskamotza.