Hiztegia
negute, negutia. izena. "Negu sasoia. Aurten ezagun da negute ona doiarrela, zelai danak berde-berde dare ta." (Lar Antz).
negútu. (d). aditza. Eguraldiak negu itxura hartu. Maiatzan bata eta zela negutu daben. Ezta zuza asko erneko.
negu-zúza, negu-zuzía. (b). izena. . hydnum repandum. Ziza zuria. Gamuza. Udazken-negu aldera gure pinudietan ugaria den perretxikoa. Azpian bizarra izaten du. Ona da jateko, baina lehor xamarra. Lehortzen utzi eta saltsei botatzeko ere erabiltzen da. Bilbo aldean oso estimatua. Eibarren pago-zuzari esaten zaio horrela.
nekagárri, nekagarríxa. (c). adjektiboa. Nekatu egiten duena. Se dice de las cosas que producen cansancio. Oso nekagarrixa da azpi-etaratzia.
nekátu. 1. nekatu. (b). da-du aditza. Cansar(se). Gustoko lanian ezta nekatzen erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da.
Kantsau erabiliagoa da. Nekatu erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da. 2. nekatu, nekatúa. (b). izena. Cansacio, fatiga. Egundoko nekatua artu giñuan satsak etaratzen. Sin. kantsáu.
néke, nekía. (b). izena. Esfuerzo físico. Neke aundiko lana da ikazgintzia./ Ofizinako lanak eztauka nekeik, baiña badauzka bere alde txarrak. Lanari buruz, batik bat.
nekélan, nekelána. (d). izena. NEKALAN (ANTZ.), NEKEKO LAN. Neke handiko lana. Orri be onezkero etxako komeni nekelanik. NEK Ik. neketia.
neketia. (d). Neke-lana edo. Testuinguru honetan jaso dugu bakarrik: Ik. arilketa. Trangetia olgetia, ta ailketia neketia. esaera.
nekétsu, neketsúa. (c). adjektiboa. NEKÓSO, ÚA. Fatigoso, -a. Ezta lan neketsua baiña bai gogaikarrixa./ Lan nekosua da kataekua./ Eizal baserri nekosua da oso e. JJp. Ik. kantsáu.
nékez. 1. nekez. (b). adberbioa. Con dificultad, difícilmente. Nekez igo dau kotxiak aldapia. Batzuetan, "arraroa litzateke" edo: Nekez aaztuko jako ari zorionak emutia./ Nekez ikusikozu aura txikituak pagatzen./ Nekez entzungo jatzu ari maldiziñoik. nékez etórri. (c). esapidea. Berandu etorri. Autobusa gaur nekez dator./ Aurten nekez etorri da negua./ Bagatoz, nekez baiña seguru.
2. nékez, nekéza. (a). adjektiboa. Zaila. Difícil. Oso nekeza ei da alemana. Sin. zail, gaitz (gutxiago erabiliak). Sin. gáitz. Ik. fázill.
nekéztu. (c). da-du aditza. Nekeza bihurtu, zaildu. Volverse difícil, dificultar. Nekeztu ein da lana billatzia./ Beltza izatiak nekeztu zotsan bizimodua. Sin. zailddu. Ant. erréztu, samúrtu.
neófito, neófitua. (d). adjektiboa. LEÓFITO. Neófito, novato. Tratoriakin mugatik bera jausi da, neofito xamarra be bada ta.
Gutxi entzuna.
nérbixo, nérbixua. (a). izena. Nervio (bere adiera guztietan). Nerbixo gutxiko personia./ Nerbixotatik ze moduz zabitz?/ Nerbixon bat dauka bizkarrazurrak arrapauta.
nérbixotako, nérbixotakua. (c). izena. Buruko gaitza. Hala deitu izan zaie eritasun psikikoei. Llámase así a las enfermedades mentales. Gazte-gaztetatik dago nerbixotakuakin./