Hiztegia
nekéztu. (c). da-du aditza. Nekeza bihurtu, zaildu. Volverse difícil, dificultar. Nekeztu ein da lana billatzia./ Beltza izatiak nekeztu zotsan bizimodua. Sin. zailddu. Ant. erréztu, samúrtu.
neófito, neófitua. (d). adjektiboa. LEÓFITO. Neófito, novato. Tratoriakin mugatik bera jausi da, neofito xamarra be bada ta.
Gutxi entzuna.
nérbixo, nérbixua. (a). izena. Nervio (bere adiera guztietan). Nerbixo gutxiko personia./ Nerbixotatik ze moduz zabitz?/ Nerbixon bat dauka bizkarrazurrak arrapauta.
nérbixotako, nérbixotakua. (c). izena. Buruko gaitza. Hala deitu izan zaie eritasun psikikoei. Llámase así a las enfermedades mentales. Gazte-gaztetatik dago nerbixotakuakin./
nére, nería. izenlaguna. Mi, mío. Nun dago nere jertsia.
Neria osoik eta zuria erdibana. esaera. (Antzuola) NERIA NERETAKO, ZURIA DANONDAKO. "Bost inporta bestiak." (Lar Antz). nere artian. (b). esapidea. Nere baitan. Nere artian esan neban: emen zeoze rarua pasatzen dok pa. nere eguna. (b). ZURE, HAREN... EGUNA. Urtebetetze eguna.
Laster da nere eguna./ Zure egunian Lasara joango ga afaltzera. Umeen, eta ez hain umeen, artean "nere zorionak" entzuten da orain barra-barra.