Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
negarráldi
nekagárri
nekagárri, nekagarríxa. (c). adjektiboa. Nekatu egiten duena.   Se dice de las cosas que producen cansancio. Oso nekagarrixa da azpi-etaratzia.
nekátu. 1. nekatu. (b). da-du aditza. Cansar(se). Gustoko lanian ezta nekatzen erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da. Kantsau erabiliagoa da. Nekatu erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da. 2. nekatu, nekatúa. (b). izena. Cansacio, fatiga. Egundoko nekatua artu giñuan satsak etaratzen. Sin. kantsáu.
néke, nekía. (b). izena. Esfuerzo físico. Neke aundiko lana da ikazgintzia./ Ofizinako lanak eztauka nekeik, baiña badauzka bere alde txarrak. Lanari buruz, batik bat.
nekélan, nekelána. (d). izena. NEKALAN (ANTZ.), NEKEKO LAN. Neke handiko lana. Orri be onezkero etxako komeni nekelanik. NEK Ik. neketia.
nekesari, nekesarixa. izena. (Eibar) Salario.
neketia. (d). Neke-lana edo. Testuinguru honetan jaso dugu bakarrik:   Ik. arilketa. Trangetia olgetia, ta ailketia neketia. esaera.
nekétsu, neketsúa. (c). adjektiboa. NEKÓSO, ÚA. Fatigoso, -a. Ezta lan neketsua baiña bai gogaikarrixa./ Lan nekosua da kataekua./ Eizal baserri nekosua da oso e. JJp. Ik. kantsáu.