Hiztegia
múskar, muskárra. (b). izena. MUSKER. Muskerrra. Lagarto. Muskerra berez gaitzik bako animalia da, baina guk beldur ikaragarria genion txikitan. Beldur hau nondik norakoa ote den galdetuta, Pisto lagunak diosku berak beti entzun duela muskerrak hortzekin helduz gero, zazpi elizatako kanpaiak entzun arte ez duela jareiten.
muskílddu. (c). da-du aditza. MURRUSKÍLDDU, MUXKULDU (ANTZ.). Magullar(se), manosear, estrujar algo deteriorándolo. Perretxikuak ziero muskildduta ekarrittuzu plastikuan./ Motxillan daren madalenak ziero muskildduta dare. Ik. malúskau.
muskiríxu, muskirixúa. (d). izena. NEGAR-MUSKIRIXU. Intziria, negar isila. Lloriqueo. Zera dio Osintxuko Ferminek oso-osokoa ez zen txakur bati buruz: Araia jaten jonan, atsalde osuan telebisiñua ikusten... eta zaunka baten, gaba osuan muskirixua, baju igual, baiña betik kejia./ Negar-muskirixuetan dago egun guztian ume koittau ori. (AAG Eibes).
mustáu. (d). du aditza. MOSTAU. Abere-kumea bere amarengana eraman titia har dezan. Hacer que la cría mame la leche de su madre. Billotxak mustau. Ardixak etxera joaten dienian esnia eratia, errepera botatzia, mustatzia. Billotxak mustau dittut. Txala be bai. Klem. NOR-NORK larrau bezala.