Hiztegia
mostrongo, mostrongona, mostrongua, mostrongonia. adjektiboa. "Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. potril, tronpil, tronpota.
mósu, mosúa. (a). izena. MUSU. Musu ere entzun daiteke. Aurpegia. Cara, rostro. Mosua garbitzeke nago oinddio. Zera dio Azkuek: "Sin embargo no se dice mosuko miña sino arpegiko miña." Bergaran ere hala da. Arpegi-ren sarrera azpian agertzen diren beste erabilerak ere ez dira mosu-rekin esan ohi. Ondorengoak ere ez arpegi-rekin. Leintzen mosu-ren erabilera zabalagoa da, ostera. Sin. arpégi. ama-mosu izan. (c). esapidea. Musuan amaren antza izan. Tener la cara de la madre. Zu ama-mosu za eta zure anaia berriz aitta-mosu./ Familixa orretan danak die ama-mosu. Baita: aitta-mosu, aittajauna-mosu...
mosú-gítarra. 1. mosú-gítarra, mosú-gítarria. (c). izena. Musu-gitarra. Pequeño instrumento musical compuesto por un hierro curvado y una varilla vibradora que utiliza la boca como caja de resonancia. Erromeixatik etxerakuan mosu-gitarria juaz etortze giñan.
Bergaran ezetz dirudi, baina beste zenbait lekutan tronpa deitu izan zaio tresna honi. 2. mosú-gítarra, mosú-gítarria. (c). izena. Ahoko soinua, filarmonika.
móta. 1. mota, motía. (d). izena. Lore-ernemuna; fruta arbolez, ia bakarrik. Capullo de flor Negu epela eiñ ezkero arbolia aurreratu eitten da, baiña udaberrixan izotza eitten badau motia jausi eitte jakue. Ik. ernémun, motatxóri. 2. mota, motía. (c). izena. Lunares, motas, generalmente redondas, que adornan los vestidos. Nun daukazu soiñeko mota-gorrixa?/ Alkandora motadunakin etorri da dotore-dotore.
motatxóri, motatxoríxa. (c). izena. pyrrhula pyrrhula. Camachuelo. Motatxorixak kalte aundixa eitten dotsa fruta arbolei. Fruta arbolei mota jaten dien txori moko-okerra. Papar gorri-gorria du. Sin.neguta papargorri, lorabotatzaille, puntabatzaille, txonta erreal. Sin. neguta gorri.
mótel. 1. motel, motéla. (b). adjektiboa. Flojo, -a, de poca fuerza o garbo. Sardaua motel samarra dago./ Zelako motela dan mutill ori.
2. motel. (b). adberbioa. Flojo, -a. Oso motel nabill aspaldixan.
3. motel, motela. (b). adjektiboa. Sake txikia egiten duen pelotari esaten zaio. Muerta, tratándose de pelotas. Ant. bizi.
3. motel, motela. (b). adjektiboa. Sake txikia egiten duen pelotari esaten zaio. Muerta, tratándose de pelotas. Ant. bizi.
moteláldi, motelaldíxa. (c). izena. Motel dagoeneko aldia. Racha en la que uno se halla débil o indispuesto. Udaberrixan urtero izaten dau motelaldixa.
motéldu. (b). da aditza. Perder fuerza. Gogor asi da, baiña azkenerako majo moteldu da arrijasotzaillia.
PELOTIA MOTELDU: sake txikia egitera jarri. Pelotia, busti ezkero, moteldu itten da.
mótibo, mótibua. (a). izena. Motivo. Ze motibo daukazu asarretzeko? motibua euki. (b). esapidea. Tener motivos. Eztakixela euskeraz? Motibua badauka ba, beti euskaldun artian dabil eta.
motórbizikeleta, motórbizikeletia, motobizikleta, motozikleta. (c). izena. Motocicleta. Hala esaten genuen antzina. Gero eboluzio hau izan du: MOTOBIZIKELETA, MOTOBIZIKLETA, eta orain MOTOZIKLETA.
mótotx, motótxa. (c). izena. ILLE-MÓTOTX. Penacho de pelos. Pelukerixan mototx rubixo bat ipiñi dotse./ Zelako ille-mototx politta ipiñi dotsan gure amandriak neskatilliai. Buruko edozein lekutan egon edo ipini daiteke. Ardi batzuk bekokian dutenari ere bai. Mototxa. «Mototxaundíxa» ta, «Mototx-txikixa» ta, izenak eukitzeittue. Luis
motróillo, motroillúa. (c). izena. Pila nahasia edo korapilatua. Revoltijo, montón desordenado. Ikastolatik umiak motroilluan urtetzen dabe./ Nik lagatako sokak lurrian zeuzkan motroillo bat eindda.
motroillótu. (d). da-du aditza. Motroillo bihurtu. Hacer(se) un revoltijo. Mantak, izarak, erropak danak lurrian zeuzkan motroillotuta.