Hiztegia
momórro. MAMÁRRO. 1. momorro, momorrúa. (b). izena. MAMARRO, -U. Zomorroa. Insecto, bicho, gusano, oruga. Ortuko gauziai gero ta momorro geixao eitte jako. Oso generikoa da. Ik. éltxar, koko. 2. momorro, momorrua. izena. (Eibar) MAMARRO (EIB.). "El coco. Umiak bildurtzeko erabiltzen dan pertsonajia. Ixildu zaitez, mamarrua dator bestela." (SB Eibetno). Sin. mozorro.
móna, mónia. (c). izena. Pelotan MONIAKIN JOKATZIA lehenengo sakean pelota gelditu eta bigarrenean joteari esaten zaio. Pelota oso bizia denean egin ohi da, batik bat, "barruka" eta umeen artean.
Mondráue. (a). toponimoa. MONDRAU (LEIN.), MONDRA. Arrasate. Ezizenetan azentua lehenengoan: «Móndraue». Herri honetakoei mondráuetar esan ohi zaie Bergaran aspaldian, baina adinekoek mondraar ere badiote. Sasoe batian or móndraarrak, majadero pillia, dana erromeixa leku danetan burrukia euken arek e. Geiztuak zien. Ben.
montxor, montxorra. (d). Etxe berri bati teilatua ematen zaionean igeltseroek eta jabeek egin ohi duten afaria. Sin. ostroko, teillatu-afári.
morál, morála. (a). izena. Animoa, adorea. Moral. Dagon beruakin eta antxintxika. Orrek jaukak morala. Erderatik gure belaunaldian sartua.
mórdaza, mórdazia. (d). izena. Gaztaina batzeko egurrezko pintza handiak. Pinzas grandes de madera para recoger castañas. Eskuak zaztiau nai ezpaittuzu mordazia eruan gaztaiña batzera. Azen.: mordáza, -ía ere bai. Sin. motxarda.
mórdo, mordúa. (a). zenbatzailea. MORDÓ BAT. Un montón, muchísimo(s). Jente mordua etorri da./ Ardao mordo bat eran giñuan. Sin. pílla.
mordóillo, mordoillúa. (d). izena. Pila nahasia. Montón desorganizado. Mordoillua, ba pilla baldar samar bat. Klem.
mordóxka, mordoxkía. (b). zenbatzailea. MORDOXKA BAT. Kopuru handi samarra. Una cantidad considerable, bastante. Aintxintxikalari mordoxkia dago Bergan.
mor-mor. 1. mor-mor. onomatopeia. "Errekako urak goxo-goxo doiazenian etaratzen daben zaratia." (SB Eibetno). Ik. murmuríxo. 2. mor-mor. onomatopeia. (Eibar) "Rumores, murmuraciones. Hor dabiz gure etxeko atsuak, Ik. murmuríxo.
mormorreko, mormorrekua. izena. (Eibar) MURMURREKO, MORMOZKO. "Entierro de gente muy pobre. Dirurik ez zekan jendiaren elizkizunak ez ziran kantatzen; abestixak mormorrian esaten ziran, eta hortittik izena. Aste Santukuan egitten ziranak be mormozkuak ziran, sasoi horretan ezin zalako kantau. Sin. mormozko entiarro." (SB Eibetno).
mormóxeta, mormóxetia. (c). izena. MORMOZKETA, MURMUXETA. Murmuración. Zenbaitt petralek mormoxetia besteik eztauka. MORMOXETA-ZARATA dio Benitak berbaro zentzuan. Baatoz, da eundoko mormoxeta zaratia, ta:
móro, mórua. (b). izena. Zaharrentzat arraza beltzekoa, batik bat. Gazteagoentzat magrebiarra (aljeriar, marokoar...). Moruak baiño beltzaua dago sekretarixia./ Moruak Francon alde ein zeben gerria.
morókill. 1. morokill, morokílla. (c). izena. Artirinez eta esnez egiten den jaki ezaguna. Papilla a base de harina de maíz y leche Oiñ ezta jaten morokillik. Zenbaitek ogirin puxka bat ere nahasten omen zion.
2. morokill, morokílla. (c). izena. Nahaste-borrastea, zikinkeria, honelakoetan:. Oinddio or urtengo jok morokilla (edo txokolatia.)
morókill-gáldara, morókill-gáldaria. (d). izena. Burdinazko galdara txikia. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don.
morrói, -e. 1. morroi, -e, morróia. (a). izena. (Elosu) Criado. Bergaran kriau gehiago erabiltzen da. Sin. kriáu. 2. morrói, -e, morróia. izena. Etxegintzan, goiaga eta kontragoiaren artean zutik jartzen diren egurrak. Inguru hauetan hitza ezagutzen da, baina esanahia galduta dago.
morróillo, morroillúa. (d). izena. Pestillo grande, para algunos; para otros el cerrojo que se aplica al asa del pestillo en las cerraduras antiguas. Para la mayoría el conjunto de pestillo y cerradura. Ez aaztu atiai morroillua emotia./ Morroilua, len e, oiñ ezta amen eoten baiña, San Martzalgo eliziak jaukak, raa, itxi palanka orrekin da gero giltzia emote jakok an, morroillua. “morroillua emonda jak ori?” Don. MORROILLUA EMON edo BOTA. Ik. txinget.
mórroka. (c). MARROKA. Neska-mutiko jolasa. Bi talde (frontoiaren) alde banatan jarri, erdira irten kontu handiz, beste taldekoek harrapatuz gero kataira joan, eta horrela. "A morros". Juego infantil muy frecuente en nuestra niñez en Ubera. Errekreo denporan ixa egunero eitten giñuan morroka. Sin. tokatorreka (Lein.).