Hiztegia
morókill. 1. morokill, morokílla. (c). izena. Artirinez eta esnez egiten den jaki ezaguna. Papilla a base de harina de maíz y leche Oiñ ezta jaten morokillik. Zenbaitek ogirin puxka bat ere nahasten omen zion.
2. morokill, morokílla. (c). izena. Nahaste-borrastea, zikinkeria, honelakoetan:. Oinddio or urtengo jok morokilla (edo txokolatia.)
morókill-gáldara, morókill-gáldaria. (d). izena. Burdinazko galdara txikia. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don.
morrói, -e. 1. morroi, -e, morróia. (a). izena. (Elosu) Criado. Bergaran kriau gehiago erabiltzen da. Sin. kriáu. 2. morrói, -e, morróia. izena. Etxegintzan, goiaga eta kontragoiaren artean zutik jartzen diren egurrak. Inguru hauetan hitza ezagutzen da, baina esanahia galduta dago.