Hiztegia
mormóxeta, mormóxetia. (c). izena. MORMOZKETA, MURMUXETA. Murmuración. Zenbaitt petralek mormoxetia besteik eztauka. MORMOXETA-ZARATA dio Benitak berbaro zentzuan. Baatoz, da eundoko mormoxeta zaratia, ta:
móro, mórua. (b). izena. Zaharrentzat arraza beltzekoa, batik bat. Gazteagoentzat magrebiarra (aljeriar, marokoar...). Moruak baiño beltzaua dago sekretarixia./ Moruak Francon alde ein zeben gerria.
morókill. 1. morokill, morokílla. (c). izena. Artirinez eta esnez egiten den jaki ezaguna. Papilla a base de harina de maíz y leche Oiñ ezta jaten morokillik. Zenbaitek ogirin puxka bat ere nahasten omen zion.
2. morokill, morokílla. (c). izena. Nahaste-borrastea, zikinkeria, honelakoetan:. Oinddio or urtengo jok morokilla (edo txokolatia.)
morókill-gáldara, morókill-gáldaria. (d). izena. Burdinazko galdara txikia. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don.