Hiztegia
mérma, mermía. (d). izena. Merma. Patatiak merma asko dauka aurten. Aprobetxagarria ez dena, ustela edo matxarra delako.
mértxi. (b). (eufemismoa.) Eskerrikasko. Gracias. Mertxi erregaluagatik./ Bueno bai, mutxo mertxi (erdi brometan). Eskerrikasko esatea gehitxo iruditzen denean esaten da, gehienbat, ia euf. gisa. Ez da bestea bezain serioa. Etim.: frantseseko "merci". Ik. eskerrikásko.
meséde, mesedía. (a). izena. Favor. Mesede bat eskatzera nator.
Sin. fabore. meséde eiñ. (b). dio aditza. On egin. Erretirua artziak mesede ein ddotsa.
mesédez. (a). Por favor. komentario 1 Sin. fabórez. mesédez eta fabórez. (b). esapidea. (adierazkorra.) Ixilik egon ari mesedez eta faborez. Ixilik egon ari mesedez eta faborez.
méta, metía. (b). izena. Belar, garo, gari... pila konikoa. Montón cónico de hierba, haces de trigo, etc. Aiziak metia bota dau./ Sapaixa beteta daukau ta metak ein biakoittugu zelaixan.. Batzuentzat denak dira metak, baina Bergarako leku askotan metak eta zuatzak bereizten dira: Garo-zuatza (edo bedar-zu(b)atza) erdian zuatz-makila duen garo-multzoa da; garo-metia (edo bedar-metia) makilarik gabeko garo-bilduma. Behin-behineko belar pilak, adibidez, bedar-metak dira; iraunarazteko asmotan eta zuatz-makila eta guzti egindakoak, bedar-zuatzak. komentario 1 Ik. bedar-méta, gari-méta, garo-méta, zuátz.
metáu. (b). du aditza. Metak egin. Bedarrondua metatzen diardu Julienek, eurixa dator da. Ik. metia eiñ s.v. meta.
metró-kúbiko, metró-kúbikua. (c). izena. Metro cúbico. Zenbat metro-kubiko ete dago baso onetan?/ Zenbaten dabill metro-kubikua?