Hiztegia
memélo, -a, memelúa, -ía. (b). adjektiboa. Lelo, -a, fatuo, -a, insustancial. Zela izan leike ain memelua./ Laga notsan liburua galdu dau memeluorrek alakuorrek. Ik. mamala, méngel, mengénillo.
memelokeríxa, memelokerixía. (c). izena. Memeloaren esana edo ekintza. Zenbat memelokerixa esaten daben.
ménda, mendía. (b). izena. . BENDA. mentha suaveolens. Menta, mentastro. Bezperan mendak batu ganauak zaindduaz. Cel.
Etxean usain gozoa euki nahi denean menda etxeratzea bezalakorik ez dago. Mendazko eskobak ere erabili izan dira honetarako. Oso ugaria da munetan eta etxe inguruetan. Sin. batan. Ik. mendáfiñ.
mendáfiñ, mendafiña. (b). izena. . BENDÁFIÑ. mentha piperita. Hierbabuena. Bat dok mendia, eskoba lekuan ibiltzen zana, ta beste bat janarixai-tta botatzeko mendafiña. Mendia baiño ostro zorrotxauakin, luxenkia, mendafiña. Don. Mendaren antzekoa, baina finagoa. Baratzetan hazten da batik bat, baina baita baserri inguruetan eta basoan ere. Infusioan hartuta oso ona omen da digestioa ondo egiteko, bihotzarendako eta nerbioendako. Sin. mentabedar (Eib.). Ik. batan.
méndar, méndarra. (c). izena. . pulicaria dysenterica. Etxea garbitzeko erabiltzen de menda mota usain gabekoa. komentario 1 Sin. astoménda.
mendébal, mendebála. (c). izena. Viento del Oeste. Mendebalak joten dabenian, eurixa laster.gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du.
Baita dena hezetasunez blaitzen denean, etxeko lurra, frontoiko pareta edo zorua, mendebalagatik dela esaten da. Gaur ezingou pelotan jokatu; mendebalak jo dau ta lurra labana dago. Don.k dionez, gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du. Ik. bendebal, gaillégo áize, nórde.
méndi, mendíxa. (a). izena. Monte, montaña. Ik. báso. mendíra bóta (ardixak, beixak). (a). esapidea. Abereei mendira jarein larrean egin dezaten. Gure ardixak ibiltzen zien ba, maietzian botatzen zittuen mendira, jaretxi illuntzian txabolan, goizian berriro, da atzera mendira, maietzian, da andik Gabonak arte betik mendixan. Luis. Sin. basora bota.
mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta. komentario 1 Sin. mendi-ibílli.
mendíarte, mendíartia. (c). izena. Valle estrecho. Andorra mendiarte estu bat da./ Mendiarte baten ziar doia karreteria.
mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra. Ladera superior de un monte. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia.
Ik. espálda.
mendi-gáillur, mendi-gaillúrra. (c). izena. Mendi-bizkarra. Cresta de monte. Lenengo mendi-gaillurra artu giñuan eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño.
Zenbaitek «tontor», «punta» zentzuan ere badarabil. Ik. mendi-bízkar, gaillur.
mendí-gaiñ, mendi-gáiña. (b). izena. Cima de monte. Mendigaiña lau antzian dagonian esaten jakok. Don.
mendigoizále, mendigoizalía. (b). izena. Mendizale talde bateko kidea; Bergaran Pol-pol-ekoa, batik bat. Componente de un grupo montañero. Guti zarra mengigoizale amorratua zuan.
komentario 1
mendi-ibílli, mendi-ibillíxa. (c). izena. Ibilaldia mendia zehar. Paseo por el monte. Medikuak esan dost mendi-ibilli batzuk komeni jatala. Sin. mendí-buelta.