Hiztegia
mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra. Ladera superior de un monte. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia.
Ik. espálda.
mendi-gáillur, mendi-gaillúrra. (c). izena. Mendi-bizkarra. Cresta de monte. Lenengo mendi-gaillurra artu giñuan eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño.
Zenbaitek «tontor», «punta» zentzuan ere badarabil. Ik. mendi-bízkar, gaillur.
mendí-gaiñ, mendi-gáiña. (b). izena. Cima de monte. Mendigaiña lau antzian dagonian esaten jakok. Don.
mendigoizále, mendigoizalía. (b). izena. Mendizale talde bateko kidea; Bergaran Pol-pol-ekoa, batik bat. Componente de un grupo montañero. Guti zarra mengigoizale amorratua zuan.
komentario 1
mendi-ibílli, mendi-ibillíxa. (c). izena. Ibilaldia mendia zehar. Paseo por el monte. Medikuak esan dost mendi-ibilli batzuk komeni jatala. Sin. mendí-buelta.
mendi-tóntor, mendi-tontórra. (a). izena. Mendi punta. La cima del monte. Orduerdixan aillegau giñan mendi-tontorrera.