Hiztegia
mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta. komentario 1 Sin. mendi-ibílli.
mendíarte, mendíartia. (c). izena. Valle estrecho. Andorra mendiarte estu bat da./ Mendiarte baten ziar doia karreteria.
mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra. Ladera superior de un monte. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia.
Ik. espálda.
mendi-gáillur, mendi-gaillúrra. (c). izena. Mendi-bizkarra. Cresta de monte. Lenengo mendi-gaillurra artu giñuan eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño.
Zenbaitek «tontor», «punta» zentzuan ere badarabil. Ik. mendi-bízkar, gaillur.
mendí-gaiñ, mendi-gáiña. (b). izena. Cima de monte. Mendigaiña lau antzian dagonian esaten jakok. Don.
mendigoizále, mendigoizalía. (b). izena. Mendizale talde bateko kidea; Bergaran Pol-pol-ekoa, batik bat. Componente de un grupo montañero. Guti zarra mengigoizale amorratua zuan.
komentario 1